XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿EUSKEREA ALA BERBALARIAK TRAKETSAK?.

An ta emen entzuten diran batzuk entzunda eta paperetan ipinten diran batzuk ikusita, euskerea traketsa dala diñoe batzuk.

Baña traketsa izatea, ez da euskerearen akatsa, berbalari ta idazlari batzuen akatsa baño.

Gauza batzuk beintzat, euskera garbi ta gozoan esatekoak dira.

Ona emen, adibidez, neska ta mutil arteko maite-miñezko bertsoak:
NERE
Uste gabe sartu ziñan
nere biotzean,
tximista laño artetik
sartzen dan legean.
Arrazkero ezin naite
bizi ni pakean:
aztu eziñikan nabil
¡oi, nere kaltean!
Biotzak ez du legerik
maite dauanean.

IÑAKI
¿Zertan zabiltz, nere maite,
alperrik nekatzen,
maitasunezko bidetan
biotza kezkatzen?
Txoriak goiz-argiari
bezela kantatzen,
ala nai zinduzket pozez
ikusi zoratzen:
kezka gabe asi zaite
biotza gozatzen.

NERE
¿Nundik nora zenebillen
lengo arratsean,
beste arekin ixilka
bide baztarrean?
Erruki gabe zulatu
nazu biotzean:
bizia eman ondoren,
il nazu batean
Biotzak ez du jolasik
miñez dagonean.

IÑAKI
Mingaiñ txarrak ezin dira
egon oi pakean,
biotz onen zoriona
garraztu naiean.
Utzi zaiezu miztorrei
beren jardunean.
Erleak lorerik lore
ibil oi danean,
eztu eztirik jasotzen
lokatza artean.

ETXEBARRI TA BARIÑAGA, URPEAN.

Egia da, ba itaun-sariketan erantzun dabena.

Oraiñ 100 milloe urte Euskalerri osoa itxasopean egoan.

Itxasoa oraiñ baño gorago egoalako barik, Euskalerriko azpia asko be beerago egoalako baño.

Urpetik urteten asi zala, 60 milloe urte inguru dira ta guztiz urten arte milloika urteak joan ziran.

Olako beste lau kantaldi dira eta urrengokoan ipiñiko.